XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbat eta hurbilago egon klasearen eginkizun nagusiarengandik ordun eta gorago dago klasea hierarkiaren barnean.

Beretzat langilegoaren egoera penagarriak ez du lantegian bere funtsa, lantegitik at dagoenean gizarteko bizitzan murgildu ezinean baizik.

Klaseen arteko desberdintasuna premiak asetzeko garaiean ipintzen du Halbwachs-ek batipat.

Premiak psikologian ditu bere erroak eta gauza aldakorra da; nolabait neurtzeko, konsumitzaile bezala gizonak dituen jokabidetan oinharritzen da.

Langilegoaren egoerari buruz horrela dio: langileen artean premiarik nagusiena bezala jatea hartzen da, ondoren jaztea eta hauengandik oso urrun bizilekua.

Ahal dutenean bizileku hobeago bat bilatzeko ordez, dituzten diruak etxetik kanpora xahutzen dituzte kaleko taldeekin edo beren klasekoekin harreman estuagoetan ipintzeko.

Beste alderdi batetatik begiratuaz, bere langintzan erabiltzen duten materiaren bitartez bereizten ditu klaseak, bai materia soil soila, hots, tresnek lantzen dutena eta bai esangura zabalago batetan langintzaren eginkizuna.

Lehenbizikoa beheko klaseek, langileek eta nekazariek, erabili behar izaten dute eta bigarrenean gizonen arteko harremanak eta hauen zuzenketa ere sartzen dira.